XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) karbono erradioaktiboz aztertuta eta material paleobotanikoek salatzen dutena kontutan hartuz, argi eta garbi esan daiteke glaziazioaren amaieran ozeanoko uren maila emeki emeki igo zela.

Izotzak urtzen hasi zirenean, ozeanoaren mailak urtean 7-12 milimetro egiten zuen gora eta gero (6.000 urte geroago) urtean 1-2 milimetro besterik ez.

Beraz, prozesu geologiko ohizko eta arrunten bidez (hau da, edozein lekutan etengabe dihardutenen bidez) ezin da Atlantida suntsiarazi.

Beraz, kondairako kontinente horren suntsiketa noizbehinkako fenomeno katastrofikoen bidez argitu beharko da.

Aipatutako fenomeno hauek, hiru motatan sailka daitezke: kataklismo atmosferiko, kosmiko eta geologiko izeneko motetan, hain zuzen.

Fenomeno atmosferikoen eskala ugaria ia deskribaezina da.

Ipar eta Hego Hemisferioko tropikoetan izaten diren zikloiak (tifoiak eta hurakanak) dira, eragindako hondamenak eta hildakoak kontutan hartuz, elementu meteorologiko guztietan lehen postuan ipini beharrekoak.

1780. urtean Hurakan Handia izenekoak Estatu Batuetan Georgiako Savannah hiria suntsitu zuen.

Lekuko batek aditzera eman zuenez, biztanleak txundituta eta izututa geratu ziren olatu ikaragarria zetorkiela ikusita.

Haize-bolada ikaragarriaz oztopo guztiak gaindituz, uhinak hiri osoa hartu zuen.

Handik zazpi egunera ekaitzak bere maila handiena lortu zuen: Santa Luzia irla erabat desegin zuen, 600 pertsona hilez eta irla ondoan aingurak botata zegoen ingelesen flota hondatuz.

Zona hartan itsas mailak asko egin zuen gora eta olatu erraldoi haietako batek itsasuntzi handi bat hartu eta itsas ospitalearen kontra jaurti zuen.

Untziaren pisuaz edifizioa erori egin zen.